10 egunez pantailak utzi

eta mundua bertzela ikusi

10 egunez pantailak utzi, gure pantailen mendekotasunaz ohartzeko

Pantailek gero eta toki gehiago hartzen dute gure bizian eta zaila bilkatu zaigu haiek gabe egitea. Eta denak ados bagare errateko gaurkotasunean bizi behar dela, gutarik ainitzek sentitzen dugu tresna horiek denbora ebasten digutela et hola segitzea ez dela posible.

Jacques Brodeur Quebekiarrak sortu zuen 10 egunez patailak utzi desafioa. Hamar egunez  pantailen aintzinean pasatzen ohi den denbora aurkikuntza eta elkarretaratze jarduerekin ordezkatzea du helburu.

– Pantailekin dugun lotura –

pantaila familiaka bataz bertze

iragaiten dituzte egunero pantailen aitzinean 8-12 urteko haurrek

urte oso jarraikian telebista aintzinean, 18 urte pantaila guziak kontatuz

%

Haur eta gaztetxo programen 70% ak eduki bortitzak ditu.

Ikerketa zientifikoek pantailen erabilpenaren kaltegarritasuna erakusten dute haurren garapenarako. Eremu guziak hunkituak dira : adimena, irudimena, hizkuntza, irakurketa, atentzioa, motrizitatea.

– Josteta –

Haurrentzat josteta ezinbestekoa da haunditzeko, garatzeko, beren pertsonalitatea eraikitzeko, eta bertzeekin hobekiago bizitzeko. Hizkuntza, irudimena eta arrazoinamendu logikoa garatzen laguntzen du. Alta haurrek gero eta aisi denbora gehiago pantailetan ematen dute, eta hainbat guttiago josteta librean.

w

Hizkuntzaren eraikitzea

Irudimenaren garapena

Arrazoinamendua eta logika

– Agenda guzia –

1- Haurrei jakinaraztea

Urtarrilaren 17an - Desafioaren printzipioa haurrei jakinarazia zaie : aisi pantailak uzten entsaiatzea, eta usaian hortara baliatua den denbora bertze aktibitateekin ordezkatzea.

2- Familiei jakinaraztea

Urtarrilaren 27a : Eztabaida gaualdia antolatua da pantailei buruzko galderen inguruan. Familiei desafioan parte hartzea proposatua zaie.

3- Ideia kutxak

2017-ko Urtarrila - Ideia kutxak : haurrek eta burasoek desafio denboran antolatu nahi dituzten aktibitateen proposatzeko, ideia kutxak ezartzen ditugu ikasgeletan.

4- Jarduera egitaraua

2017-ko Otsaila - Martxoa - Desafioaren antolaketa taldeak jarduera egitarau bat eraikitzen du. Herriko elkarteekin harremanetan sartzen da ere egitaraua osatzeko.

5- Estreinaldi zeremonia

Maiatzaren 9a - Desafiaoren estreinaldi ofiziala. Nahi duenak desafioan parte har dezake "10 egunez pantailak uzteko eta mundua bertzela ikusteko".

6- 10 jours sans écrans

Maiatzaren 9-tik 18-ra : bakoitzak bere desafioa.10 egun bertzela begiratzeko, eta elgarrekin gauza ezberdinak bizitzeko.

7- Bukaera eta besta

Maiatzaren 18a - Desafioaren bukaera. Haur, buraso, erakasle, eskolako langile eta laguntzaileek elgarrekin projektuaren bukaera ospatuko dugu.

8- Evaluer pour mieux réguler

Maiatzaren 19a - Bakoitzak bere konklusioak egin ditzala. Zer egin oraitik aintzina, nola erregulatu pantailen kontsumoa etxean, nola pantailak hobekiago hautatu ?

9- Venue de Sabine Duflo

6 juin - Sabine Duflo psikologoa pantailen erabilpen arrazoituaren laguntzean espezializatua da. Hirugarren zikloko haurrekin lan eginen du ikasgelan eta ondotik, arratsean, "Haurrak eta pantailak" mintzaldi eztabaida emanen du Urruñako Itsas Mendi...

10 – “Sans Le Savoir” ikusgarria

Ekainaren 17a - Art'Monie konpainiak "Sans Le Savoir" ikuskizuna emanen du Larreko gelan. Hip-hop, antzerkia eta slamez eginiko ikusgarri horrek, pantailekin dugun lotura galdezketatzen du.

– Haurren erreakzioa –

– Laster … –

Day(s)

:

Hour(s)

:

Minute(s)

:

Second(s)