(Français) Collectionneur de petits bonheurs

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

Plusieurs classes ont déjà adopté la chanson Collectionneur de Petits Bonheurs, de Philippe Albor et Patrick Fisher, qui a été proposée par Jérôme comme hymne du défi 10 jours sans écrans collectif 2018. Nous remercions Philippe d’avoir accepté de l’utiliser. Le texte incite à porter son attention sur toutes les choses simples qu’on aime faire au quotidien, seul ou avec ses proches, sans que cela ne coûte rien, et bien sûr, sans avoir besoin d’écran. Les jeunes élèves aiment beaucoup parler de tout ce qu’ils aiment et, une fois lancés, ils deviennent intarissables sur le sujet.

D’un point de vue pédagogique, les paroles de la chanson sont un support de travail intéressant pour la préparation au défi. Elles permettent de faire réfléchir les élèves dès la maternelle aux loisirs de manière générale et, par extension, à la place des écrans au quotidien. Elles permettent de générer des situations échange ou de discussion et des productions dessinées, écrites, ou chantées dès la maternelle. Certaines classes ont déjà écrit de nouveaux couplets personnalisés, en Français ou en Basque, d’autre ont publiés leurs propres #PetitsBonheurs sur twitter.

Le Collectionneur de Petits Bonheurs n’est pas sans rappeler l’album jeunesse Les Petits Riens qui font du bien et qui ne coûtent rien de Philippe Bertrand Elisabeth Brami (SEUIL), qui peut servir de support complémentaire.

Les plus musiciens peuvent peuvent aussi relever le défi d’accompagner les enfants qui chantent. Une activité possible également avec les parents pour fêter la fin du défi le 24 mai.

Les guitaristes auront besoin du DO#dim7, pas fréquent mais pas très difficile avec un peu d’entrainement . Vous trouverez ici les paroles et les partition :

Paroles et accords
Mediabask

Mediabask

2017-ko Agorrilaren 31-eko artikulua.

http://mediabask.naiz.eus/eu/info_mbsk/20170831/dix-jours-sans-ecrans-une-ecole-d-urrugne-appelle-a-relever-le-defi

2018-ko 10 egunez pantailak utzi erronka elkarretaratzaileagoa nahi dugu

2018-ko 10 egunez pantailak utzi erronka elkarretaratzaileagoa nahi dugu

2017ko maiatzaren 9tik 18ra, eskolako haur eta helduok aisaldi pantailen aitzinean pasatzen genuen denbora ordezkatzea saiatu genuen 10 egunez. Telebista, bideo joko, ordenagailu edota tabletak alboan utzi, eta elkar bizitza garatzen zituzten aktibitateak proposatuz, egunero 5 puntu irabazten ziren desafioa konplituz. Tresna horiengandik distantzia hartzea eta bide batez haiengandik ditugun harremanak hobetzea ziren helburuak.

Europara ailegatu eta 10 urte geroago, 2017an, 100 bat ikastetxe engaiatzen ziren 10 egunez pantailak utzi desafioan. Aurten Euskal Herrira etorri da Urruñako San Frantse Xabier ikastetxearekin batera.

Esperientzia arrakastatsua izan da. 15 000 puntu baino gehiago lortuak eta buraso eta haurren parte hartze handia. Hainbat elkartek, norbanakok eta artistek bihotz berotasunez proiektuari haien harria ekarri dizkiote, horiek, prentsan interes ukaezina sortu zutelarik.

Nola ez aipa « France 3 Euskal Herri »-k eginiko bideoa : 12 000 aldiz partekatua, 915 000 aldiz ikusia, 8000 ohar eta 566 komentario1!

Elkarrekin hausnartzeko, informatzeko, sentsibilizatzeko eta abisatzeko desafio bat.

Gure bizitzan, geroz eta leku gehiago hartzen dute pantailek, zaila sahiestea. Gure mendean bizi behar dugularekin ados izan arren, ainitz dira objektu horien pean bizi nahi ez dutenak.

Pantailen gehiegizko kontsumoak bakoitzaren ongi izana kaltetzen du. Neurrigabeko kontsumo horren arriskuari gehien erakutsiak direnak haurrak eta nerabeak dira. Bakoitzaren nortasuna eraikitzen den adin hortan, osasun publikoari baino finantza interesei dedikatua den industriaren eskutartean uzten dira populakuntza horiek.

Pantailen aintzinean pasatutako denbora egungo desafioen muina da hezkuntza mailan (osasun psikikoa, elkar bizitza, ikaste zailtasunen prebentzioa, bizitza pribatuaren babestea, informazio hedabideei heziketa). Buraso eta haurrekin gai guzti horiek tratatzea permititzen du 10 egunez pantailak utzi bezalako proiketu batek. Hausnarketa jarrera batean elkarrekin emanez gero, pantailekin hobeto bizitzeko ohitura onak atzematen saiatzea da helburua.

Jacques Brodeur quebectarra da. 30 urtez irakasle izan da eta konferentzia emailea eta formatzailea da orain bakeari heziketa, hedabideei heziketa bortizkeriaren prebentzioa eta bizitza ohitura osasuntsuen mailan. 10 egunez pantailak utzi desafioaren sortzailea da. Bere ustez, « kontsumo arduratsua ariketa bat da desafioa. Ahozko eta fisikozko bortizkeria, publizitatearen bidezko tentazioa eta loditasuna gutitzea permititzen du. »

Beste adituen lanei interesatu gira ere bai. Goiz- kontsumo numerikoak eragin biziki negatiboa duela haurren garapenean erakusten dute ikerketa ainitzek (motrizitate fina, loditasuna, enpatia, oldarkortasuna, hizkuntza, atentzioa).

Michel Desmurget, ikerlari frantsesaren lanak aipatzen ahal ditugu. 2011-n argitaratutako TV Lobotomie – la vérité scientifique sur les effets de la télévision liburuan, telebistak haurrengan duen eragin txarra aipatzen du.

Sabine DUFLO-k, psikologoa eta familia terapeuta Noisy-le-Grand-en (93160 – Frantzia), pantailen aitzinean pasatutako denbora neurtu behar dugula abisatzen gaitu. Urruñara etorri zen 2017ko ekainaren lehenean konferentzia bat ematera. Bertan « 4 urratsen metodoa » aurkeztu zuen ; 4 aholku sinpleen bitartez, pantailen erabilpenaren gutitzea laguntzen gaitu.

Interesa sortzen duen gai bat.

2017-2018 ikasturtean esperientzia berpiztera bultzatzen gaituzte erreakzio positibo eta sustengu ainitzek. Baina aldi hontan, eskolatik at zabaltzen ahalko dela iruditzen zaigu, gehiago federatu, hausnarketa urrunago eramateko.

Indarra batasunak ematen du. Beraz, aurre-sartzearen bezpera hontan, beste ikastetxeei gurekin parte hartzea gomitatzen ditugu 2018ko maiatzaren 15etik 24era.

Haurtzaindegiei, elkarteei, herriko etxeei, mediatekei, liburutegiei, artistei eta norbanako guztiei kolaboratzaileago izanen litzatekeen manifestazioan parte hartzea deia egiten diegu. Edozein iniziatibak eta sormenak bere tokia izanen lukete : artista horrek obra plastikoa eginen luke, elkarte horrek konferentzia bat antolatu, buraso elkarte horrek ateraldi bat antolatu, auzo horrek piknika partekatu bat, kultur gela horrek beherapen bat eskaini desafioan parte hartzen duten haurrei…

Proposamen horrek muga geografikorik ez du. 10 egunez pantailak utzi desafioa Quebecan, Alsazian, Euskal Herrian jarduten da, beste herrialdeetara zabaltzen ahalko liteke.

Gaurdanik, eskola, kolegio, elkarte, hautetsi eta gizarte aktoreengana joko dugu, ahalik eta jende gehien bateratzeko.

Informazio eta lan bilkura bat proposatzen dugu irailaren 21ean, 18:30etan.

Interesatuak direnek helbide honen bitartez kontaktatzen ahal gaituzte :

contact@10jourssansecransurrugne.org

Hona 10 egunez pantailak utzi desafioa aipatzen duten erreportaje batzuk :

  1. http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/amarauna/osoa/4889883/pantailarik-etorkizunari-so-urrunako-san-frantses-xabier-ikastetxean/

  2. http://www.eitb.tv/eu/bideoa/iparraldearen-orena/4105251897001/128064/2017-05-21/

  3. http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/bideoak/osoa/4616650/bideoaikasleak-10-egunez-pantailarik-ez-erabiltzeko-egitasmoa-urrunan/

  4. http://mediabask.naiz.eus/eu/info_mbsk/20170510/ecrans-muets

  5. http://www.argia.eus/argia-astekaria/2545/adingabeak-eta-mugikorrak

  6. https://beta.antxetamedia.info/news/san-frantses-eskolako-haurrak-protagonistak/

  7. http://france3-regions.francetvinfo.fr/nouvelle-aquitaine/pyrenees-atlantiques/pays-basque/pays-basque-10-jours-ecrans-eleves-primaire-1250335.html

  8. https://www.facebook.com/plugins/video.php?href=https%3A%2F%2Fwww.facebook.com%2Ffrance3%2Fvideos%2F1473596536016934%2F&show_

  9. http://www.kanaldude.tv/Kanaldude-zuzenean-Urrunako-San-Frantses-Xabier-eskola_v5086.html

  10. http://www.kanaldude.tv/Urruna-gure-herria_v5081.html

  11. http://www.kanaldude.tv/10-egunez-pantailak-utzi-oihal-etxeetan-gaualdia_v5080.html

  12. http://www.kanaldude.tv/Jean-Francois-Poirier-S-A-O-margolari-plastikaria_v5078.html

  13. http://www.kanaldude.tv/10-egunez-pantailak-utzi-eta-ondotik_v5077.html

  14. http://www.kanaldude.tv/10-egunez-pantailak-utzi-desafioa-aintzin_v5075.html

  15. https://www.francebleu.fr/emissions/zubiak/pays-basque/zubiak-40-etena

  16. http://kazeta.naiz.eus/eu/info_kz/20170125/urrunako-eskola-pribatuko-haurrek-kazeta-eus-irakurri-ezingo-dutenerako

1 https://www.facebook.com/France3Aquitaine/videos/1453301644713090/