Gehiago jakiteko

2018-ko maiatzaren 15-etik 24-ra, hainbat ikastetxek beren ikasleei aisi pantailak 10 egunez uzteko erronkan parte hartzea proposatuko diete, 10 egunez mundua bertzela ikusten saiatzeko.

Pantailen aintzinean pasatzen den denbora, hezkuntza erronka nagusien erdi-erdian kokatzen den gaia da (elkarbizitza, eskola-giroa, osasuna, familia harremanak, ikasteko zailtasunen prebentzioa, bizi pribatuaren babestea, haurtasunaren babesa, informazioari eta hedabideei heziketa). 10 egunez pantailak utzi erronka 2003an sortu zuen Jacques Brodeur quebectarrak. Ikasleei 10 egunez aisi pantailen aintzinean pasatzen ohi den denbora elkartze eta deskubritze jarduerekin ordezkatzea da proiektuaren oinarria. 10 egunez bertzela ikusi deitzen da ere gertakari hori, eta internet edo pantailekin dugun harremanari buruzko hausnarketa kolektibo bat eramatea du helburu, ikastetxeetako haur, gazte edo heldu (langile eta erakasleak barne), bai eta nahiko duten familiekin. Hori dena lagun arteko eta besta giroan.

10 eguneko erronkak gure zerbitzuko edo menperatzen gaituzten pantailen arteko mugak finkatzen laguntzen du. Eskola-giroa eta familia harremanak sendotzean eragin nabarmena izaten du.

Elkarrekin aintzinatuz urrunago joan gaitezkelako, gizarte osoa gai horren inguruan mobilizatzerat gomitatzen dugu.

Proiektuan parte hartu

Haurzaindegi, ikastetxe, kolegio, buraso, elkarte, artista, mediateka, herriko etxe, museo, partikular, bakoitzak berea ekar lezake.

Nola funtzionatzen du erronkak ?

Ikastetxe bateko ikasle guziei 10 egunez aisi pantailen uzteko desafioa proposatzen zaie (telebista, tableta, ordenagailu, bideo joko eta sakeleko). Horren ordez, pantailen aintzinean pasatzen ohi den denboretan, eskolak, burasoek, herriak, elkarteek, antolatzen dituzten jardueretan parte hartzea proposatua zaie.

10 egun horietan, pantailarik gabe iragaiten dituen memento bakoitz, puntu bat irabazten du haur edo gazteak, bost aldiz egunean (goizean eskolara joan baino lehen, eguerditan bazkaltzeko tenorean, eskolaren ondotik, afaltzeko tenorean, eta arratsean ohera joan baino lehen). Ikasle bakoitzak egunero bere kontu liburuxka osatzen du. Ez da ikasleen arteko konpetiziorik antolatzen. Alderantziz, ikasgelako edo ikastetxeko puntu guziak batzen dira, desafioa lorpen kolektibo bat bezala bizitzeko eta elkarren artean animatzeko, kirol partidu batean talde batek eginen lukeen bezala.

Bi oinarri ditu proiektu horrek : libertatea eta zintzotasuna. Bakoitza libre gelditzen da erronkan parte hartzeko edo ez. Bakoitzak bere heinean egin dezake, osoki edo ez. Ikastetxeko helduek desafioan parte hartzen dute eta aisi pantailen uzteko dituzten zailtasunak ikasleekin aipatzen dituzte.

Ikastetxe batean desafioa nola antolatu ?

Erakasle edo zuzendari bazara, zure ikasgela edo zure ikastetxearen izena eman dezakezu sarean. Desafioa aintzin eta desafio denboran, irakasleek hausnarketa pedagogikoa eramaten dute ikasgeletan pantaileri buruz (tresna zonbaitzuen adibideak aurki daitezke www.edupax.org webgunean).

Kontu liburuxkak deskargatzen ahalko dira sarean (www.10jourssansecransurrugne.org/eu/defi-2018/). Nahi izanez gero, erakasle zonbaitzuek deskubritze edo elkartze jarduerak antola ditzakete, klase tenoreetatik kanpo.

Haurzaindegi batean egin daiteke ?

Gero eta aditu gehiagok haur gazteenek pantailen aintzinean pasatzen duten denbora soberaren eragin kaltegarriak salatzen dituzte. 10 egunez pantailak utzi desafioa hortara sensibilizatzeko proiektu egokia da. Haurzaindegi baten arduraduna edo langilea izanez, zure erakundearen izena eman dezakezu. Langileei, burasoei baita haurrei desafioan parte hartzea proposatzen ahal zaie.

 

Familian desafioa altxa daiteke ?

Beren haurra ez bada desafioan parte hartuko duen ikastetxe batean ere, familiek etxean egin dezakete desafioa eta elkarteek eta herriko etxeek proposatuko dituzten jardueretan parte har dezakete ere bai. Kontu liburuxkak hainbat tokietan eskuragai izanen dira.

 

Desafioa nola elikatu ?

Buraso elkarteek :

Buraso elkarteek, desafio denboran, maiatzaren 15-etik 24-ra, eskolatik kanpoko tenore edo egunetan, ekitaldiak antolatzen ahal dituzte, ikastetxean edo ikastetxetik kanpo (jokoak, sukaldaritza, baratzezaintza, eskulanak, ateraldi bat, gaualdi bat, mus lehiaketa bat, edo bertze…).

Pantailei buruzko hitzaldiak edo eztabaidak antola ditzakete ere bai. Horren antolatzeko diru laguntzak eskain ditzakete erakunde batzuek.

Elkarteek :

Elkarteek deskubritze eta topaketa jarduerak antola ditzakete erronka denboran, ikastetxeetan, beren egoitzan edo kanpoan ere bai. Elkartearen izena ematea komeni da, egitarauan agertzeko.

Mediatekek :

Herriko mediateketan ere animazioak eta tailerrak antola daitezke eskolatik kanpoko tenore edo egunetan, desafio denbora osoan. Kontu liburuxkak bertan eskuragai ezar daitezke ere bai.

Herriko etxeek :

Herriko etxeek berena ekar diezaiokete proiektuari, desafioaren hamar egunetan animazioak eta tailerrak antolatuz, proiektuaren komunikazioa lagunduz (herriko afitxaketa), kontu liburuxken fabrikatzen lagunduz, edo herriko toki ezberdinetan eskuragai ezarriz.

Hamar egunez, usaian ordainduz sartzen den herriko tokietan beherapenak edo promozioak egin daitezke ere desafioan parte hartzen duten eta kontu liburuxka erakusten duten haurrentzat (igerilekuan, museoan, eta abar).

Partikularrek :

Partikularrek, haur eta gazteak sustengatu nahi badituzte desafio denboran, beren elkartasuna adierazten ahal diete eskutitzak idatziz eta bidaliz adibidez.

Artistek :

Artisten sorkuntzak haur eta gazteen hausnarketa garatzen laguntzen dute. Partaidetzak sor daitezke artista eta ikastetxeen artean, 2017an S.A.O. Plastikariak Urruñako eskolan egin zuen kolaketa iragankorra erraildoiaren erara.

 

Projektuaren azalpena deskargatu